Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for the ‘ARRISKU SOZIALAK’ Category

DEFINIZIOA:

Arrisku soziala edozein haur jasan ahal duen arazo bat da. Haurra bere osotasunean alde batera utzita( garapen pertsonala), bere garapenean beste faktoreak eragiten dutela esan behar da. Haurra inguratzen duen errealitatea, bere garapena zehaztuko du eta sozietatean integratzeko baldintzak ipiniko ditu. Arrisku hauek, haur baten inguru sozioafektiboa egokia ez denean agertzen dira. Haur batek 0 eta 6 urte bitartean dago, eta arrisku sozialean kokatzen dugula esateko egoera hauek bizi izan beharko ditu.

MOTAK:

Munduan zehar haurren egoera guztiak desberdinak dira eta horregatik, bakoitzak bizi duen arrisku soziala iturri desberdinak izango ditu. Alde batetik, dibortzioa bizi izan duten haurrak, gurasoengan duten irudia guztiz desberdina da eta izan duten hezkuntza mota ezberdina izango da. Tratu txarrak ere garrantzi handia hartzen dute alderdi honetan,gurasoen artekoak (aita-ama) edota haurrarekiko maltratu fisiko edo psikologikoak.

Gurasoak, adin honetan haurrarengan  influentzia handiagoa dutenak dira, eta hauek hartzen duten jarrerak ere arrisku  sozialean dute eragina. Adibidez, drogenkontsumoa eragin  edota seme-alaben usteak etorkizunean haurrarengan eragina izango du. Beste aldetik ere, imigrazioa edo arrazismoa oso egoera sozial arruntak dira eta kasu asko haurrengan eragin txarra sortarazten dute. Adibidez hizkuntza ez jakiteak edota azalaren kolorearengatik diskriminatzea egoera larria ekar dezake. Hauetako egoera batean kokatu ahal dira baina askok, bat baino gehiagorekin bizi behar dute. Horrenbestez, arrisku sozialak haur hauei erreparatuko die eta ahalik eta laguntza handiago bat emateko asmoarekin.


EZAUGARRIAK:

Hurrengo haurrak, arrisku sozialean kokatu ahal dira. Haurrak euren bizilekuan biziko dira eta ohikoa da gurasoentzat, beraien jarrera egokia eta zuzena dela onartzea. Hala ere eskola izango da beraein hezkuntzan eredu nagusia. Horrela haurraren zailtasun eta arriskuan bertan antzemango ahal dira. Adibidez klaseak jarraitzeko zailtasunak dituzten haurrak antzeman behar dira. gelakideen artean txutxumutxuka ibili eta munduaren zilborra dela pentsatuz. Gehienetan negatiboa da eta gauza txarrei buruz hitz egiten du. Beste gelakidekiko deskonfidantza dauka eta auto estimua baxua izateak bere gorputzaren irudia gaizki ikusiko du.

ESKU-HARTZEA:

Ondorioz haurrak baztertuta sentitu daiteke, bai bere gurasoengandik, bai bere ikasleen aldetik. Baita ere gutxietsia sentitu daiteke eta hori diagnostikatu behar den zerbait da, irakasleak eta hezitzaileak  jokatu ahal izateko.

Gure aldetik, hezitzaile edo irakasleok hurrengo jarrerak kontuan hartzea komeniko litzaiguke, haur hauekin lan egiteko.

Lehenik eta behin bere izaera kontuan hartu behar dugu. Haur guztiak fisikoki izaera jakin bat dute eta inolako malformazio baldin badute kontuan hartu beharko da. Adibidez, normala da haur guztiak bi hanka eta bi beso izatea, aldiz batek beso bakarra baldin badu, gelakideen erantzun desegokia sortu dezake. Garai horietan haurrak ez dira kontzienteak, eta ez dira besteen lekuan jartzeko gai.

Bigarrenik, etxeko egoera kontuan hartu beharra da. Haur hori hezten duen pertsona, nondik dator eta ze etxe egoera duen jakin behar du. Bi gurasoekin bizi den, amarekin bakarrik edo aitarekin, ala abegi etxe batean bizi den jakin behar du. Guraso edo hezitzaileekin bilerak egongo dira eta beraz haurrarekin duten harremana ere aurreikusten saiatu behar da.

Haurrak, momentuan bizitzen dagoen egoera hurbila hautematen saiatu behar gara gu, ahalik eta jokaera egokia aukeratzeko asmoarekin. Haurrak inguratzen dituzten gai guztiak ezagutzen saiatu behar gara eta hezkuntza egoki bat emateko, beharrezkoa da gai hauek ezagutzea. Adibidez, eskolaz kanpotik egiten dituen jarduerak, edo zeinek ibiltzen da jolasterako orduan.

Ikuspegi kritikoaz baliatu behar gara, hau da, haur guztiak berdin tratatu behar ditugu. Ezin dugu haurren arteko diferentziak, beraien artean azaldu eta ikuspegia beti goitik ikusitakoa izan behar da. Guztientzat berdina, baina aldi berean irakasleak bakoitzarekin hartu behar duen jarrera desberdina izango da. Egoera guztia hauek egin eta tratatu ahal izateko, hezitzaileon gogoak ezinbestekoak izango dira, gure jarreraren ardatz, noski.

Gela barruan, haurrak kanpoan duten egoeraz, baztertuko dira denbora batez eta bertan, haurraren jarrera edo egoera aldatzen saiatu behar gara. Haur bakoitzaren egoera jakinda, dituen arazoak eta jokabideak aldatzen edo bideratzen saiatu behar dugu. Haurra gela barruan besteekin, identifikatuta sentitu behar da eta horretarako, nahiz eta arazo gehiago izan, berdinak direla adierazi behar diegu.

Haurra kontziente izaten hasten den moduan, bere egoera zein den jakinarazten jakin behar du. Horretarako, gure laguntzaren bitartez, egoera pertsonala zein den ulertzen hasi beharko da. Nahiz eta arazo gehiago edo gutxiago izan, gelan beste haur bezalakoa dela jakinarazi behar diogu eta arazo horiek normaltasuna adierazi behar dute. Adibidez, haur bati ama hil bazaio, gelan normaltasuna adierazi behar diegu eta pixkanaka nahiz eta ama ez izan jarduera berdina egin ditzakeela jakinarazi behar diogu.

Guk, irakasleok, haurra hezten saiatuko gara, baina ez bakarrak. Gurasoak haurrarengan influentzia handiena izango dute baina hauez aparte ere, beste batzuk egongo dira. Esaterako, Pediatrak, psikologoak, pedagogoak eta hainbat pertsona haurraren gainean egongo dira, eta arazoren bat edukiz gero are gehiago. Irakasleak ez dira diagnostikoa eman behar dutenak, normalean baina gurasoekin egiten diren bilerak haurraren egoera jakiteko balio izango dute.

Diagnostikoa jaso egingo dugu eta horren arabera ekin egingo diogu haurraren hezkuntzari. Diagnostiko horiek gure jokabidea bideratuko dute alde batera edo bestera. Hala ere, haurrak klasean normal hasiko dira eta beti honen barruan hezten saiatuko gara, nahiz eta batzuetan indibidualki lan egin beharko dugun.

Read Full Post »