ZER DA:
Ikusmen urritasun bat ikusmenean zorroztasuna eta ikusmen muga bat izanetan datza. Hau da, pertsona hauek ez dute ondo ikusten distantzia, argitasuna, kontrastea eta egokitzapenaren arabera.
MOTAK:
Ikusmen urritasunen motak modu desberdinetan ordenatu daiteke, lehenengo ordenaketa mota urritasuna noiz hasi den kontuan hartzen du:
– jaio aurrekoa: amaren sabelean gene, mutazio edo malformazio baten ondorioz gaizki ikustea.
– Jaio ingurukoa: erditzean arazoak direla eta edo haur goiztiarra izatean aukera nahiko daude haurra ikusmenean urritasuna sortzeko.
– Jaio ondorengoa: ohitura txarrengatik, traumatismoengatik edo infekzioengatik ikusmen urritasuna sortzea.
Beste orden posible bat honakoa da, eta ikusmen urritasunaren larritasuna kontuan hartzen du:
– Itsuak: ezertxo ere ez ikusten ez dutenak
– Anbioplikoak: zerbait ikusten dutenak
Hala ere, oso gaizki ikustea ez da normalena, normalena da zerbait ikustea, eta zerbait ikusten dutenen barruan arazo mota desberdinak daude, besteak beste (askoz gehiago daude, hemen arruntenak):
– Miopia: Hauek urrunetik gaizki ikusten dute
– Astigmatismoa: irudi bat ikusi beharrean bi eta zirriborrotsuak ikusten dituzte
– Hipermetropia: gertutik gaizki ikusi.
– Begi alferra: begi batetik bestetik baino hobeto ikusi
EZAUGARRIAK:
Gaizki edo ikusten ez duten haurrek zenbait ezaugarriak dituzte.
- Itsuek:
– Ez du besteen begiradak jarraitzen
– Ez du besteen keinuak imitatzen
– Ezin da autonomikoki mugitu eta lekua antolatu
– Ez ditu posturak kontrolatzen
- Anbiopalikoak:
– Errealitatea interpretatzean akatsak egiten dituzte
– Pertsonak siluetengatik, jarreragatik, jantziengatik edo koloreengatik ezagutzen dituzte
– Akatzak egiten dituzte lekuengatik mugitzerakoan
- Miopia, astigmatismoa, hipermetropia, begi alferrak eta holakoak dituztenak:
– Klasean arreta galdu
– Arbela ikusteko arazoak
– Papera oso gertu jarri idazterakoan, marrazterakoan, irakurtzerakoan …
– Begiak txikitzea
– Lekutik aldatu arbela ikusteko
Baina orokorki hartuta, ikusmen urritasuna nabaritzeko ondorengo ezaugarrietan arreta jarri beharra dago
– Ikusmenarekin zerikusia duten jarrerei loturikoak:
– 3-4 hilabeteekin ez ditu gauzak begiradarekin jarraitzen
– Etxeko pertsonen aurrean (hauek ezer esan gabe) ez du erreakzionatzen
– Beranduago hasten da eskuekin jolasten
– Ez dauka interesik gauzak begiratzeko
– Hitz egiten dion pertsonari ez dio aurpegira begiratzen (bai belarria jarri baina ahotsa datorren kontrako aldetik: belarriarekin “begiratzen” du)
– Altxatu egiten da egiten da gauzak edo pertsonak hurbiletik begiratzeko
– Galderak egiten ditu, ondo ikusten ez dituen gauzei buruz
– Ez ditu ikusmenarekin lotura duten jolasak nahi,m edo lanak egite
– Mugikortasunarekin loturikoak:
– Ez ditu helduen mugimenduak imitatzen
– Normalean beranduago hasten dira oinez: ez dira 12 hilabeteekin oinez hasiko, baizik eta 24-30 hilabeteekin
– Ez du korrika egiten edo baldarki egiten du
– Sarritan estropezu egiten du altzariekin, ateekin …
– Eskaileretan segurtasun falta oso handia da
– Okertuta ibiltzen da, beheari begira
– Oinez ibiltzean, oinak arrastatu egiten ditu
– Harturiko posturei loturikoak:
– Burua inprimaturiko materialaren gainean jartzen du
– Papera aurpegiaren kontra jartzen du
– Aurrean dituen gauzei zeharka begiratzen die edo burua albo batera mugitzen du
– Begiratzen duenean, esku batekin begia estali edo itzala egiten du
– Begiak igurtzi egiten ditu behin eta berriro
– Urruneko edo hurbileko gauzei begiratzeko begiak erdi ireki edo begi keinuak egiten ditu.
– Bere ikus.eremutik kanpo galtzen dituen gauzak bilatzeari loturikoak:
– Norbaiti gauzok batzeko eskatzen dio
– Haztatuz bilatzen ditu
– Hotsari jarraitzen dio
– Non dauden galdetzen du
– Lurrean edo mahian erori bazaio zerbait, gauza hori egon daitekeen lekuaren kontra jartzen du aurpegia errazago bilatzeko.
ESKU HARTZEA:
Irakasleok gure aldetik, haur guztiak arreta handiz aztertu behar ditugu ikusmen urritasunen bat aurkitzeko, ikusmen arazoak oso ohikoak baitira. Eta ikusmen urritasuna goiz aurkitzea zenbait abantaila dakar:
– Itsua edo anbliopia izan ezkero leku berezietara eramatea (ONCEra adibidez) inguruari ondo moldatzen ikasteko pertsona autonomoa ailegatzera lortzeko. Hau da, ONCEkoak metodo desberdinak erakutsiko diete inguruan ondo moldatu ahal izateko.
– Urritasuna lehenbailehen murriztea (posiblea den egoeratan) edo gelditzea. Adibidez, hipermetropia eta astigmatismoa murriztu daiteke, miopia gelditu eta begi alferra desagertu.
– Haurra klasean arreta jartzeko arazorik ez edukitzea, normalean ikusmen urritasunak dituzten haurrek arreta galtzen baitute eta honen ondorioz nota txarak atera.
Egin daitezkeen hobekuntzak kontuan hartuta ikusmen urritasuna ahal den lehen aurkitzea beharrezkoa delaz konturatzen gara. Hau egiteko haur hauek izan ohi dituzten ezaugarrietan (aurreko puntuan azaldutakoak) arreta jartzea beharrezkoa da. Hala ere, izan daiteke ikusmen urritasuna izatea eta ezaugarri horiek ez izatea, hala ere, berdintsuak izan behar dira, beraz arreta handia jarri beharra dago. Gainera, hauek ikusmen urritasuna jaiotzekoa izanez gero ez dira konturatzen gaizki ikusten dutela, haiek beti ikusi baitute horrela. Beraz, bere ingurukoen arabera dago ikusmen urritasuna aurkitzea edo ez.
Ikusmen urritasunen bat daukatela susmatu ezkero irakasleok gurasoekin kontaktuan jarri behar gara pediatrara eramateko eta haiek ondorioztatzeko haurrak ikusmen urritasuna daukan edo ez. Izan ezkero okulistara eta oftalmologora eraman beharko lukete haurrak beharrezko betaurrekoak jartzeko eta urritasuna kontrolatzeko urritasun txikia izatekotan eta handia balitz (itsu egotea edo ia) leku aproposetara eraman beharko lukete ingurura moldatzeko ariketa bereziak ikasteko:
– Brailea ikasi irakurri eta idazteko
– Bastoia erabiltzen ikastea bakarrik alde batetik bestera joateko
– Ordenagailuak programa bereziekin erabiltzen ikasi.
– Jolas bereziak mugikortasuna eta entzumena lantzeko.
Ikusten den bezala urritasun txikia daukatela susmatu eta gurasoei esan eta gero gure lana bukatutzat eman daiteke, hala ere, esan beharra dago komenigarria izango litzatekeela haur horiek arretaz jarraitzea, adibidez papera bere begietatik oso hurbil ez jartzeko. Horrela, lagunduko genuke bere urritasuna handiagoa ez egitean.
Urritasuna larria baldin bada, lan gehiago izango genuke haurraren integrazioa klase arrunt batean zailagoa izango litzakeelako:
– Beste ikasleei egoera azaltzea eta denok desberdinak garela eta bere desberdintasuna azalduz haurra klasean integratzea.
– Klasea bere egoerara moldatu beharko genuke gauzak beti modu beran kokatuta egonik
– Klaseko beste haurrak trukatzea urritasuna daukanari laguntzeko
– Beharrezkoa duen material guztia ONCErekin hitzartzea,
INFORMAZIO OSAGARRIA:
Gurasoei haurraren urritasun mailaren arabera leku batzuk gomendatu ahalko genizkiekeen. Itsua edo anbliopiakoa izan ezkero ONCE eta urritasuna txikiagoa baldin bada CEO.
ONCE:
Zer da:
Instituzio bat da ikusmen urritasuna daukaten haurrak beharrezkoak dituzten material guztiak eta ezagutzak dohainik hartzeko aukera ematen duena, ingurura moldatzen irakasten dietena eta lan merkatura sartzen dituztena.
Zer egin dezakegu ONCErekin?
Beraz, irakasleok haur itsua edo anbliopikoa klasean izanez gero komenigarria izango litzateke ONCErekin kontaktuan jartzean irakasle moduan eta gurasoak haiekin kontaktuan jartzea. Honela, ONCEren bidez lortuko genuke haurraren behar asko asetzea eta guk eta gurasoek dauzkagun galderak erantzutea.
Web orria:
CEO:
Zer da:
CEO Iruñean kokatuta dagoen optometrian espezializatutako zentroa da eta honako arazoak lantzen dituzte:
– Ikusmen lausoa
– Miopia
– Hipermetropia
– Astigmatismo
– konbergentzia arazoak
– begi nagiak
– estrabismoak
– ikusmen bikoitza
Nola egiten dute lan:
Adibidez, miopia daukan haur bat horra joaten baldin bada bere miopia gelditzen saiatuko dira. prozesua honakoa izango litzateke: hasteko, begietan azterketa bat egingo liokete benetan miopia hori duen jakiteko eta begien egoera zein den jakiteko (ikusmen estresa …). Gero, tratamendua hasiko litzateke, tratamendua ariketa batzuk egitean datza. Ariketa berezi hauen bidez haurra miopia gelditzen da.
Web orria:
http://www.centroceo.com/index.html
BESTE FUNDAZIO BATZUK:
Ikusmen urritasuna duten pertsonei laguntzen dizkien fundazioak:
- http://www.uncu.org.uy/index.php?sec=38 ( bertan hainbat jartzen ditu)
Orokorrean, urritasuna dutenentzako udalekuak:
- http://fundacionintegrar.blogspot.com/2010/07/campamentos-accesibles-para-ninos-y.html
- http://www.fundacionluz.cl/discapacidad-visual-132
- http://www.once.es/new
- http://www.agielkartea.org/es/#
- http://www.bajavisioncolombia.com/BajaVision/quienessomos.html
- http://guia-fundaciones.fundacionuniversia.net/c-8/visual.html (bertan hainbat daude)