Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for the ‘ARRISKU BIOLOGIKOAK’ Category

DEFINIZIOA:

Arrisku biologikoaz hitz egiten dugunean esan dezakegu, umeek jasaten dituzten hainbat alterazio direla, normalean,  garapen prozesuan (haurdunaldian, erditze momentuan edo jaio eta gero).

MOTAK:

Lehenengo banaketa posiblea arrisku faktoreak non agertzen diren araberakoa da:

  • Genetikoa: genetika dela eta haurra arazo batekin jaiotzea

–       X ahula

  • Haurdunaldian arazoak izateagatik: etapa honetan zehar agertu daitezkeen faktore batzuk, gauzak ez doazela ondo adierazteko (etapa perinatala):

–       Alterazio kromosomatikoak: Down sindromea …

–       Fetoaren garapenean ematen diren alterazioak: Oxigeno falta, infekzio gaitzak nerbio sisteman, garapenean nahasteak(ardatz bifidoa, sortzetiko malformazioak)

  • Jaio eta gero agertzen diren arazoengatik urritasun biologikoa agertzen denean (etapa postnatal):

EZAUGARRIAK:

Arrisku biologikoan egoten diren haurren familiak egoera hauetan egon oi dira, hala ere, faktore hauek ez dira kasu guztietan agertzen, haurdunaldi gehienak normalak dira, gutxi batzuk dute zoritzarra:

  • Familiak gaixotasun genetikoa edukitzea

–       X Ahula

  • Gurasoak gazteegiak ( adibidez, 12 urte izatea)  edo helduegiak izatea ( 40 urte baino gehiago izatea)
  • Amaren elikadura desorekatua izatea gaizki, gutxi edo gehiegi jaten duelako, ama egoera txarrean dagoela nabaria izaten da, gehien bat gehiegi edo gutxiegi jaten baldin badu:

–       Anorexia

–       Pisu baxua

–       Obesitatea

  • Haurdunaldian arazoak egotea:

–       Goiztiartasuna: goizegi jaiotzea, 7 hilabete baino gutxiagorekin

–       Inkopatibilitatea: odol inkopatibilitate arazoak izan oi dira, adibidez ama A izatea eta haurra B

  • Haurdunaldia bitartean sustantzia toxikoak hartzea, adibidez:

–       Droga gogorrak

–       Alkohola

–       Tabakoa

  • Amaren osasuna egokia ez izatea, bere gorputza haurdunaldi baterako prest ez egotea eta honakoa gertatzea:

–       Garuneko odol jarioak

–       Traumatismoak

ESKU HARTZEA:

Urritasun biologiko hauei esku hartzeko lehenengo arreta goiztiar egokia egon behar da eta urritasuna diagnostikatzea. Normalean garai hauetan diagnostikatzen dira urritasunak:

  • Lehenengo urtean larrienak diagnostikatu daitezke berain forma larrienetan:

–       garun paralisia

–       adimen urritasuna

–       zentzumen urritasunak “

  • Bigarren urtean diagnostikatu daitezke erdi mailakoak eta espektro autista
  • Bi eta lau urteko tarte horretan:

–       Hizkuntzaren nahasteak

–       Nahaste motore arinak

  • Bost urtetatik aurrera forma arinenak

Beraz, urritasuna diagnostikatu ondoren esku hartzea hasten da eta honetarako profesional desberdinak aurki daitezke:

  • Lehenengo mailako prebentzioan ondorengo zerbitzuak daude:

–        Osasun zerbitzuak:  planifikazio familiarra, haurdunaldian dagoen jarraipena, txerto kanpainak, arreta pediatrikoa …

–       Hezkuntza  zerbitzua: familiari zuzendutako formazioa, hitzaldiak, azken finean, hezkuntza egokia umeei eskaintzako.

  • Bigarren mailako prebentzioan ondorengoak:

–       Osasun zerbitzuak: Hasteko,  haurdunaldian analisiak, ekografiako frogak eta amniozentesia; gero,  jaiotze momentuan zaintza intentsiboa inkubaduran edo amaren besoetan; eta, bukatzeko jarraipen pediatriakoak.

–        Hezkuntza zerbitzuak umea jaio eta gero: Umeen grapen ebolutiboaren jarraipena: Haizea Llevant: alderdi motorea, sozializazioa, hizkuntza, esku-trebetasuna, gorputz trebetasuna, familiarekiko harremana.

  • Hirugarrenean:

–       Behar den esku-hartzea martxan jarri, zerbitzu guztietako profesionalak parte hartuz (alderdi medikoak, sozialak eta hezkuntzakoak)

Urritasun biologikoaren arabera esku hartzea modu batekoa edo bestekoa izango da, hala ere, kontuan hartu behar da hezkuntzak eta honen barruan irakasleok garrantzi handia dugula.


Read Full Post »

DEFINIZIOA:

Garapen nahaste orokorra, garapen neurologikoan ematen den nahastea da eta hainbat alorretan eragin dezake. Esate baterako, hizkuntzaren erabileran( komunikazioan), gizarte trebetasun

etan, jokabideetan ( elkarrekintza sozialetan) eta irudimenean …  bertako berezitasunak dituzten haur zein helduek, arazo hau diagnostikatuko zaie.Bestalde, garapen nahaste orokorrak, lau  gaixotasun ezberdin hartzen ditu.  Horien artean Autismoa bat delarik.

Autismoa sendatu ezin den garapen nahaste orokor bat da. Izan ere, ez da ez gaixotasun, ez arazo psikologikoa; garuneko lesio edo asaldura bat baizik.

MOTAK:

Autismo mota desberdinak daude, gradu desberdinak. Autismoa gradu altuan izan dezake haur betek edo nahiko gutxi. Honen arabera, ezaugarriak nabariagoak edo leunagoak izango dira eta autonomia eta sozializazioa lortzeko esku hartze gehiago edo gutxiago beharko du.

EZAUGARRIAK:

Aurretik esan bezala, Autismoak hainbat alorretan eragin dezake:

  • Elkarrekintza sozialetan nahasteak:

–       Autismoa duten haurrek isolatzeari  ekiten diote, besteekiko harremana ez sustatuz.

  • Komunikazioan:

–       Besteekiko harremana ez dutenez sustatzen, komunikazio eza gertatzen da. Bakar bakarrik beraien beharretarako zuzenduko dira edota zentzu gabeko hizkera edo elkarrekintza bilatzen ez duen hizkerara joango dira.

  • Ulermen sozialean zailtasunak:

–       Gauzak beste modu batera ulertu edo interpretatzen dituzte; rolak modu estereotipatuan eta enpatia barik hartuz. Hau da, (..)

  • Garapen kognitiboan:

–       Lautik hiru garuneko atzerapena erakusten dute

  • Ahozko hizkuntzan:

–       Hizkuntzarekin hainbat arazo erakusten dituzte. Horregatik, hitz bakarra esateko, esate baterako komunera joateko, hainbat saiakera egiten dituzte hitz ezberdinak erabiliz.

  • Genetika:

–       Autisten portzentaje handi batek genetikaren bidez transmititu dira

Haurren garapenean 3 fase daude eta fase hauetan haurra autista baldin bada ezaugarri desberdinak antzematen dira etapetan, gehien bat haurraren inteligentzia, komunikazioa, atentzioa. Hala ere beste batzuk agertzen dira:

  • Lehendabiziko etapa, haurraren bizitzako lehen 9 hilabeteetan ematean da. Gogorazi behar da, bertan dela haur autisten gurasoek bere haurraren egoera normalaz adierazten dutenean, lasaitasuna bereiziz. Etapa honetan, ondorengo ezaugarriak dira nabarmenak:

–       Primer Subperiodo Sensioromotor de Piaget ( 1969)

–       Fase prelocutiva de Bates(1976)

–       Primer sistema de atencion de Ruff y Rothbart (1996)

  • Bigarren etapa, haurraren 9.hilabetetik, 18 hilabetera ematen da : Bertan da, 9-10 hilabeteekin, gurasoek zerbaiten falta sumatzen dutenean. Falta hori, gurasoekiko duen komunikazioan emango da; eskatu edo esperientziak partekatzeko orduan emanez.  Bertan:

–       Segundo Subperiodo Sensoriomotor de Piaget (1969)

–       Fase ilocutiva de Bates (1976)

–       Segundo sistema de atencion de ruff y rothbart (1996)

  • Hirugarren etapa, 18 hilabetetik aurrera ematen dena: Etapa honetan, gurasoek beren haurren garapenean alterazio bat nabarmentzen dute. Alterazio horiek, hizkuntzarekin emango dira.

–       Periodo preoperatorio de Piaget 69

–       Fase locutiva de Bates 76

tapak Oinarrizko mekanismoak “Precursores en resùestas observables”)
  1. Etapa (0-9 hilabete) “interacion diadica intersubjetividad 1 aria )
  • Aurpegizko interakzioa
  • Eranskina
  • Imitazioa
  • 1.go erantzun sozialak
  • Nahiago du amaren aurpegia eta soinua
  • Lehenengo imitazioak espresioaren bidez.
  • 1.go erantzun sozialak
  • Nahiago du amaren aurpegia eta soinua
  • Lehenengo imitazioak espresioaren bidez.
  1. Etapa (9-18 hilabete) “ interaccion triadicaintersubjetividad 2 aria )
  • Baterako arreta
  • Erreferentzi soziala
  • Baterako ekintza
  • Bilatu eta atentzioa partekatzen du.
  • Aurkitu eta bestearen opinioa erreklamatzen du.
  • Errutinak: aitortu eta bestearekin jokatzen du.
  • Bilatu eta atentzioa partekatzen du.
  • Aurkitu eta bestearen opinioa erreklamatzen du.
  • Errutinak: aitortu eta bestearekin jokatzen du


 

 

 

 



ESKU HARTZEA:

Esku hartzerakoan  arreta goiztiarrak duen garrantzia azpimarratzekoa da. Izan ere, azkeneko 10 urteetako informazioari begirada bat emanez gero, haurrari zer gertatzen zaion ahal den azkarren konturatzea garrantzi handia daukala azpimarratzekoa da, helburua haurraren arazoa gutxitzen joatea izanik.

Gaur egun, nahiz eta Autismoaren sintomak haurraren lehendabiziko urtean ageri izan, 2-3 urte dituztela diagnostikatzen oi zaie Autismoa dutela. Gaur egun, arreta goiztiarrari esker, haurrengan gaixotasun hau lehenago aurkitzeko gai izan gaitezke. Honi esker, haurra tratamenduan jarri eta izan ditzakeen arriskuak murritzen lagunduko dio.

Autismoa duten haurren arazo nabarmenenak, trebetasunaren falta eta elkarrekintza sozial eta komunikazioaren eza dira. Horrek, bakardadea, isolamendua, inkomunikatua eta bere inguru sozialaren gaizki ulertua ekartzen du. Gaitasun hauen garapena pixkanaka ematekoak dira, ikasketa prozesuetan esku hartuz eta umeak  hainbat mekanismo erabiliz, beren esperientzia eraiki eta inguratzen duen munduan jarduteko, bere etorkizuneko sozializazioan garrantzi handia edukiz

Esku hartzeak bere garapeneko fase edo etapen segiden azterketak egin behar ditu, honek  gizarte integrazioa eta konpresioa lortzeko balio dio, eta prozesuaren ikuspegia eskaintzen du. Hain zuzen ere, oinarrizko mekanismoa menderatzen, lehen mailako ingurugiro sozialean ( gurasoak, anai-arrebak …), eta hasiera batean elkarrekintza-forma didaktikoa garatuz pixkanaka.pixkanakaaurrera joz.

Hau guztia CHAT-ren bidez egingo du, laguntza goiztiarraren tresna;ahal den azkarren geldiarazteko prozesua.



FUNDAZIOAK:

Autismoa zein beste gaixotasun eroaten dituzten fundazioak:

Autismoa aurkezten duten fundazioak:

Autismoaren inguruko blog-ak zein udalekuak:




Read Full Post »

DEFINIZIOA:

Gorputzeko lesio iraunkor bat da. Hau da, gorputz koordinazioan alterazioa duen pertsona da non gorputzeko atal batean anormaltasuna duena. Horrek, bere ikaskideek egiten dituzten ekintzak ez egitea eragiten die, ez baitira gai. Beraz, lesio horrek mugikortasuna erabat edo partzialki oztopatzen die. Lesio horiek, hainbat zergati eduki ditzakete, horien artean: Jaio baino lehenago edo erditzean gertatzen direnak eta bizitzan zehar agertzen direnak.

MOTAK:

Paralisia:

  • Monoplexia: gorputzadar bakar baten paralisia (hanka edo besoa)
  • Hemiplejia: gorputzaren atal baten paralisia.
  • Paraplejia/diplejia: Bi hanketan paralisia.
  • Tetraplejia: lau gorputz adarren paralisia.

Paresia:

  • Monoparesia: gorputzadar bakar baten paralisi arina edo osatugabea.
  • Hemiparesia: gorputzaren atal baten paralisi arina edo osatugabea.
  • Paraparesia/Disparesia: Bi hanketan paralisi arina edo osatugabea.
  • Tetraparesia: lau gorputz adarren paralisi arina edo osatugabea.

EZAUGARRIAK:

Motore urritasuna, gorputzeko lesio iraunkor batek, mugikortasunari eragiten dionean gertatzen da,hau da, gorputzeko sistema baten funtzionamenduan anomaliak aurkitzen direnean. Edozein pertsonak izan dezake motore urritasuna, baina ez da pertsona guztietan berdin ematen, pertsonaren arabera lesioak desberdinak eta maila desberdinekoak izan daitezkeelako.  Motore urritasunaren ezaugarriak aztertzerako orduan, ezaugarriak orokorrak edo adinen araberakoak izan daitezke. Ondorengo hauek dira, motore urritasunaren ezaugarri oinarrizko eta garrantzitsuenak.

Motore urritasunaren ezaugarri orokorrak, honakoak dira:

  • Urritasun hau erakusten duten pertsonek, mugimendu sinpleak nahiz konplexuak egiteko orduan zailtasunak eta ezintasunak izan ditzake.
  • Edozein adinetan eman daiteke, eta lehen aipatu bezala, edonork izan dezake urritasun hau.
  • Taldean aritzeko orduan zailtasunak nabariagoak dira, motore urritasuna daukan pertsonaren garapena mugatuta dagoelako.

Bestalde, adinaren arabera, haur batek izan ditzakeen ezaugarriak adieraziz, haurra jaio eta bi urte dituenera aztertuko dugu:

  • Haurrak 2 hilabete dituenean, motorean urritasunen bat izaten badu, bereziki, gorputzeko bi atal hauetan ematen da, buruan eta hanketan esaterako. Haurra lau-hankatan dabilenean, ez da gai burua tente mantentzeko, alde batera edo beherantz jausten zaielako.  Hankei dagokionez, haurra lau-hankatan ibiltzen denean, argi eta garbi ikusten da, bere pausua egiten duenean, hankek jartzen duten posturak, ezintasun bat adierazten duela.
  • 6 hilabete dituzten haurretan, motore urritasuna ikustea oraindik nabariagoa da. Batetik, burua altxa ezinik jarraitzen dutelako eta bestetik, zutitzen ahalegintzen den heinean, ezin delako lurretik altxa eta altxatzea lortzen duenean, ezintasuna eskuetan izaten badu,  esku batekin soilik oratzen duelako heldulekua eta  ezintasuna daukan eskua geldi mantentzen duelako momentu guztietan.
  • Haurrak 10 hilabete dituenean, aurrez aipatu bezala, eskuetan izaten badu ezintasuna, esku bat soilik erabiliko du eta hanketan izaten badute aldiz, hanka bakarra erabiliko du era egokian eta beste hanka, arrastaka erabiliko du. Haur hauek ezin dute beraien bakarrik ezer egin, ez ibili, zutitu, eseri …
  • 12 hilabetetik aurrera, haur batengan urritasun hau ematen denean, ezin izaten dute lau-hankatan ibili, beraz ezinezkoa da beraientzat zutik eustea eta ibiltzea. Horregatik esan dezakegu, bi urtetik gorako haur gehientsuenak eta ezintasun hau dutenak, karroetan ibiltzen dituztela.

Bukatzeko esan beharra dago, pertsonaren eta lesio mailaren arabera, motore urritasunaren ezaugarriak, aldagarriak izaten direla. Garun paralisia oso gogorra da eta horren ondorioz ezintasun hau daukaten pertsonak ezin izaten dute garapen ohiko bat eraman.

ESKU HARTZEA:

Haurra urritasun motorea duela konturatzean esku hartzea martxan jarri behar dugu bere urritasunarekin ondo bizi ahal izateko. Horretarako, hasira batetik bere klase kideak ulertu behar dute haurra desberdina dela, denak garela gure artean desberdinak, baina horregatik ez dela gutxiago eta bere kideak duten errespetua eta erlazio bera eman behar zaiola; eta ahal duten neurria laguntza eman behar zaiola.

Klasea desberdin antolatzea komenigarria izango litzateke, batez ere materialaren aldetik eta jolas desberdinak planteatzea:

MATERIALA:

Maria klase arrunt batean zentro espezifikoetan daukaten material didaktikoa izan behar duelakoan gaude, horrela nagusiak beteta egongo lirateke, besteak beste, honakoak:

  • Gelan jesartzeko aulkia: bizkarra zuzen mantentzeko kuxin bat jartzen zaio. Horrela beste haur guztiak bezala eserita egon ahal da.
  • Lurrean jazartzeko: bizkarra zuzen mantendu behar dute, horretarako, parterik altuenetan jesarriko dira. Edozein jolas lurrean egin behar ezkero beharrezkoa izango du koltzoneta hau.
  • Umea zutik mantentzeko: erabiltzen duten tresna, bipedestadorea deritzo.Hanketako muskuluak zuzen mantentzeko erabiltzen da. Honela jakingo du ze sentsazioa den zutik jartzearena eta bere ikaskideak bezala zutik mantendu ahalko da.
  • Ikastoletan erabiltzen dituzten arbelak ez dute balio haur hauek errazago galtzen dutelako atentzioa, arbel hauek berroz, txikiagoa direnez ez gutxiago galtzen dute. Beraz, urritasun motora duten haurrak klaseak atentzioz jarraitzeko arbela normala honengatik aldatu beharko litzateke
  • Eskoletatik mugitzeko tresna: “Taka ta” izeneko aparatua erabiltzen dute. Patioan beste haur guztiekin jolastu eta egoteko aukera ematen dio.

JOLASAK:

  • · Paper hegalaria

Nola egin: putz eginez, paperezko bola aurrerantz bota.

Behar den materiala: papera

Ariketaren helburua: Papera alde batetik bestera mugitzeko gai izatea.

Ariketa honekin, narraz egitera ailegatu daitezke gero eta azkarrago eginez eta era berean ondo pasatuko du.

  • Ar dantzaria

–       Nola egin: haurrak bata bestearen atzean jarri eserita eta irakasleak gorputzeko atal bat esan orduko, denak batera atal hori mugitzea.

–       Behar den materiala: ez da materialik behar.

–       Ariketaren helburua: Gero eta azkarrago egitea ariketa.

Hemen aldiz, arazoak dituen atalekin mugitzen saiatuko da. Hala ere, ariketa honetan hainbat arazo izango ditu. Beraz, ariketa honetan laguntzaile bat edukitzea gomendatzen dugu hanka eta besoa ondo igotzeko.

  • Erlaxazioa

–       Nola egin: Haurrak erlaxatuta dauden bitartean, irakasleak agindutako atala lurretik altxatu behin eta berriz. Horregatik, haurra lurrean etzanda egon beharko du.

–       Behar den materiala: ez da materialik behar.

–       Ariketaren helburua: besoa eta hanka ondo igotzera ailegatzea.

Aurreko ariketak gertatu den bezala,  arazoak dituen atalekin mugitzen saiatuko da. Hala ere, ariketa honetan hainbat arazo izango ditu. Beraz, berriz ere laguntzailea komenigarria izango litzateke.

  • Irudiak

–       Nola egin: taldeka jarriz, denen artean irudiak egiten saiatzea. Egingo diren irudiak, honako hauek izango dira: ( izarrak, hirukiak, laukiak … )

–       Behar den materiala: ez da materialik behar.

–       Ariketaren helburua: Ea ze talde den gai irudi horiek egiteko. Eta Maria integratua eta bere adinakoez lagunduta sentitzea.

Ariketa honetan, zailtasun gutxiago izango ditu eta bere motrizitatea landuz eta lagunengana hurbilduz, autonomia eskuratzen

joango da.

Ariketa hauek oso positiboak iruditzen zaizkigu eta gainera klase osoak egiteko modukoak dira. Beraz, esan bezala lagunduko diote bere urritasuna gainditzen joateko, bere klase-kideen antzerakoa sentitzeko eta integratua sentitzeko. Hala ere, ariketa hauek ez lukete ezertarako balioko ez bada egoten kanpo laguntza bat.

FUNDAZIOAK:

· Aspace(Bergara, Donostia…)

· Berriztu(Barakaldo)

· Kulunka(Gasteiz)

· Asociación Vizcaina de ayuda a los paralíticos cerebrales

· Zabaloetxe Goikoa( loiu)


BIDEOAK:


FUNDAZIOAK:

Read Full Post »

Read Full Post »

Read Full Post »

Read Full Post »