Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for the ‘ARRETA GOIZTIARRA’ Category

ARRETA GOIZTIARRA

DEFINIZIOA:

Arreta Goiztiarra, 0-6 urteko haurrei, familia eta inguruneari aurkezten zaizkion esku hartze multzoari deritzo. Bertan, umeek dituzten edo izan ditzaketen arazoak lehen bailen konpontzen saiatzen dira. Esku hartze horiek, umearen osotasunean aintzat hartu beharko liratekeenak, orientazio profesional talde batek finkatutakoak izan beharko lirateke. Hala nola, profesional “interdisciplinar” eta “transdisciplinar”rak. Lehenengoari dagokionez, arlo ezberdinetako adituak dira eta bigarrenak aldiz, arlo desberdineko adituek elkarri ematen dioten informazioa jorratzen dute.

Mailak:

Arreta goiztiarra prebentzioa da eta hiru maila desberdinetan ematen da:

  • Lehen mailakoa: Haur hezkuntzan eman daitezkeen egoera arriskutsuak adierazi arauak eta zuzenbideak sortzeko.
  • Bigarren mailakoa:urritasunak goiz detektatu
  • Hirugarren mailakoa: urritasunei irtenbidea ematea.

MOTAK:

Arreta goiztiarrean zerbitzu askok parte hartzen dute, beraz, mota desberdinetakoa izan daiteke:

  • Osasun zerbitzuak ematen dutena:

–     Pediatria: haurren urritasunak 1-14 urte bitartean prebenitzen saiatzen dira

–     Familia planifikaziorako programak: familia aztertzen eta laguntzen dute

–     Adimen osasunerako zerbitzuak:  arrisku egoerak prebenitzen dituzte.

–     Emaginak: arrisku egoerak detektatzea eta etorkizuneko amei informazioa eman eta orientatzea.

  • Gizarte zerbitzuak ematen dutena:

–     gizarte arriskuak eta tratu txarrak prebenitzen saiatzen dira.

–     egoera txarrean dauden familiak detektatu haurrak lagundu ahal izateko

–     Arrisku egoeran dauden haurrak egoeraz aldatzen lagundu

  • Hezkuntza zerbitzuak ematen dutena:

–     Inguru finkoa eta kilikagarria eskaintzea

–     Zerbitzu honen bidez besteei buruzko jakituria minimoa lortzen dute

–     Urritasunak detektatzea

–     Urritasunak murrizten dituzte

Mota edo zerbitzu guztiek parte hartu behar dute haur baten urritasuna txikiago bihurtzeko eta autonomoa izatera lortzeko.

Beste sailkatze mota bat ere badago, gehiago erabilia dena:

  • Biologikoa: Arrisku biologikoaz hitz egiten dugunean esan dezakegu, umeek jasaten dituzten hainbat alterazio direla, normalean,  garapen prozesuan (haurdunaldian, erditze momentuan edojaio eta gero).
  • Soziala: Arrisku soziala edozein haur jasan ahal duen arazo bat da. Haurra bere osotasunean alde batera utzita( garapen pertsonala), bere garapenean beste faktoreak eragiten dutela esan behar da. Haurra inguratzen duen errealitatea, bere garapena zehaztuko du eta sozietatean integratzeko baldintzak ipiniko ditu. Arrisku hauek, haur baten inguru sozioafektiboa egokia ez denean agertzen dira. Haur batek 0 eta 6 urte bitartean dago, eta arrisku sozialean kokatzen dugula esateko egoera hauek bizi izan beharko ditu.

EZAUGARRIAK:

Arreta goiztiarra eduki behar duen haur batek honako ezaugarriak ditu, ezaugarri bat edo gehiago; baina gehienetan bakarra:

  • Estruktura genetiko desegokiak
  • Maila biologikoan beteta ez edukitzea
  • Garapenean nahastea edukitzea
  • Egoera sozial txar batena bizitzea
  • Garapen psikoafektibo egokia ez izatea

ESKU HARTZEA:

Egoera arriskutsuak identifikatu eta urritasun bat daukaten haurra detektatu ondoren haurraren urritasunari irtenbidea bilatu behar zaio. Hau da, urritasun hori izanda haurra sozietatean integratu beharra dago eta bere urritasuna  txikiagoa bihurtzeko moduak aurkitu eta aplikatu bere familia eta ingurua kontuan hartuta.

Zerbitzu guztiek parte hartu behar dute haurra ondo garatzeko, hala ere hezkuntza zerbitzuari buruz hitz egingo dugu irasleak garen neurrian, hori bai, kontuan hartu behar da besteak egin behar duten lana.

Irakasleok lortu behar dugu haurra klasean integratzea eta beste haurrekin hitz egitea, horrela haurraren garapen psikologikoa, ahalmen intelektualak eta pertsonalitatearen garapena harmonikoagoa izango da.

Hala ere, argi dago haurra zein urritasuna eta zein graduan daukan arabera ez dela gai izango klase arrunta beste haur guztiak bezala jarraitzea. Horregatik, curriculuma bere beharrei moldatu behar zaio klasetik atera gabe. Esate baterako, klasean irakasle arrunta egoteaz aparte berarekin zehazki egongo zen beste bat jartzea, edukiei garrantzi gutxiago ematea sozializazioari garrantzia emanez, beharrezkoak dituzten baliabideak eta materiala eskura jartzea. Azken batean arreta goiztiarraren helburua haurraren urritasunak goiz aurkitzea baita haurra ahal den guztia garatu ahal izateko


Read Full Post »