DEFINIZIOA:
Gorputzeko lesio iraunkor bat da. Hau da, gorputz koordinazioan alterazioa duen pertsona da non gorputzeko atal batean anormaltasuna duena. Horrek, bere ikaskideek egiten dituzten ekintzak ez egitea eragiten die, ez baitira gai. Beraz, lesio horrek mugikortasuna erabat edo partzialki oztopatzen die. Lesio horiek, hainbat zergati eduki ditzakete, horien artean: Jaio baino lehenago edo erditzean gertatzen direnak eta bizitzan zehar agertzen direnak.
MOTAK:
Paralisia:
- Monoplexia: gorputzadar bakar baten paralisia (hanka edo besoa)
- Hemiplejia: gorputzaren atal baten paralisia.
- Paraplejia/diplejia: Bi hanketan paralisia.
- Tetraplejia: lau gorputz adarren paralisia.
Paresia:
- Monoparesia: gorputzadar bakar baten paralisi arina edo osatugabea.
- Hemiparesia: gorputzaren atal baten paralisi arina edo osatugabea.
- Paraparesia/Disparesia: Bi hanketan paralisi arina edo osatugabea.
- Tetraparesia: lau gorputz adarren paralisi arina edo osatugabea.
EZAUGARRIAK:
Motore urritasuna, gorputzeko lesio iraunkor batek, mugikortasunari eragiten dionean gertatzen da,hau da, gorputzeko sistema baten funtzionamenduan anomaliak aurkitzen direnean. Edozein pertsonak izan dezake motore urritasuna, baina ez da pertsona guztietan berdin ematen, pertsonaren arabera lesioak desberdinak eta maila desberdinekoak izan daitezkeelako. Motore urritasunaren ezaugarriak aztertzerako orduan, ezaugarriak orokorrak edo adinen araberakoak izan daitezke. Ondorengo hauek dira, motore urritasunaren ezaugarri oinarrizko eta garrantzitsuenak.
Motore urritasunaren ezaugarri orokorrak, honakoak dira:
- Urritasun hau erakusten duten pertsonek, mugimendu sinpleak nahiz konplexuak egiteko orduan zailtasunak eta ezintasunak izan ditzake.
- Edozein adinetan eman daiteke, eta lehen aipatu bezala, edonork izan dezake urritasun hau.
- Taldean aritzeko orduan zailtasunak nabariagoak dira, motore urritasuna daukan pertsonaren garapena mugatuta dagoelako.
Bestalde, adinaren arabera, haur batek izan ditzakeen ezaugarriak adieraziz, haurra jaio eta bi urte dituenera aztertuko dugu:
- Haurrak 2 hilabete dituenean, motorean urritasunen bat izaten badu, bereziki, gorputzeko bi atal hauetan ematen da, buruan eta hanketan esaterako. Haurra lau-hankatan dabilenean, ez da gai burua tente mantentzeko, alde batera edo beherantz jausten zaielako. Hankei dagokionez, haurra lau-hankatan ibiltzen denean, argi eta garbi ikusten da, bere pausua egiten duenean, hankek jartzen duten posturak, ezintasun bat adierazten duela.
- 6 hilabete dituzten haurretan, motore urritasuna ikustea oraindik nabariagoa da. Batetik, burua altxa ezinik jarraitzen dutelako eta bestetik, zutitzen ahalegintzen den heinean, ezin delako lurretik altxa eta altxatzea lortzen duenean, ezintasuna eskuetan izaten badu, esku batekin soilik oratzen duelako heldulekua eta ezintasuna daukan eskua geldi mantentzen duelako momentu guztietan.
- Haurrak 10 hilabete dituenean, aurrez aipatu bezala, eskuetan izaten badu ezintasuna, esku bat soilik erabiliko du eta hanketan izaten badute aldiz, hanka bakarra erabiliko du era egokian eta beste hanka, arrastaka erabiliko du. Haur hauek ezin dute beraien bakarrik ezer egin, ez ibili, zutitu, eseri …
- 12 hilabetetik aurrera, haur batengan urritasun hau ematen denean, ezin izaten dute lau-hankatan ibili, beraz ezinezkoa da beraientzat zutik eustea eta ibiltzea. Horregatik esan dezakegu, bi urtetik gorako haur gehientsuenak eta ezintasun hau dutenak, karroetan ibiltzen dituztela.
Bukatzeko esan beharra dago, pertsonaren eta lesio mailaren arabera, motore urritasunaren ezaugarriak, aldagarriak izaten direla. Garun paralisia oso gogorra da eta horren ondorioz ezintasun hau daukaten pertsonak ezin izaten dute garapen ohiko bat eraman.
ESKU HARTZEA:
Haurra urritasun motorea duela konturatzean esku hartzea martxan jarri behar dugu bere urritasunarekin ondo bizi ahal izateko. Horretarako, hasira batetik bere klase kideak ulertu behar dute haurra desberdina dela, denak garela gure artean desberdinak, baina horregatik ez dela gutxiago eta bere kideak duten errespetua eta erlazio bera eman behar zaiola; eta ahal duten neurria laguntza eman behar zaiola.
Klasea desberdin antolatzea komenigarria izango litzateke, batez ere materialaren aldetik eta jolas desberdinak planteatzea:
MATERIALA:
Maria klase arrunt batean zentro espezifikoetan daukaten material didaktikoa izan behar duelakoan gaude, horrela nagusiak beteta egongo lirateke, besteak beste, honakoak:
- Gelan jesartzeko aulkia: bizkarra zuzen mantentzeko kuxin bat jartzen zaio. Horrela beste haur guztiak bezala eserita egon ahal da.
- Lurrean jazartzeko: bizkarra zuzen mantendu behar dute, horretarako, parterik altuenetan jesarriko dira. Edozein jolas lurrean egin behar ezkero beharrezkoa izango du koltzoneta hau.
- Umea zutik mantentzeko: erabiltzen duten tresna, bipedestadorea deritzo.Hanketako muskuluak zuzen mantentzeko erabiltzen da. Honela jakingo du ze sentsazioa den zutik jartzearena eta bere ikaskideak bezala zutik mantendu ahalko da.
- Ikastoletan erabiltzen dituzten arbelak ez dute balio haur hauek errazago galtzen dutelako atentzioa, arbel hauek berroz, txikiagoa direnez ez gutxiago galtzen dute. Beraz, urritasun motora duten haurrak klaseak atentzioz jarraitzeko arbela normala honengatik aldatu beharko litzateke
- Eskoletatik mugitzeko tresna: “Taka ta” izeneko aparatua erabiltzen dute. Patioan beste haur guztiekin jolastu eta egoteko aukera ematen dio.
JOLASAK:
- · Paper hegalaria
– Nola egin: putz eginez, paperezko bola aurrerantz bota.
– Behar den materiala: papera
– Ariketaren helburua: Papera alde batetik bestera mugitzeko gai izatea.
Ariketa honekin, narraz egitera ailegatu daitezke gero eta azkarrago eginez eta era berean ondo pasatuko du.
- Ar dantzaria
– Nola egin: haurrak bata bestearen atzean jarri eserita eta irakasleak gorputzeko atal bat esan orduko, denak batera atal hori mugitzea.
– Behar den materiala: ez da materialik behar.
– Ariketaren helburua: Gero eta azkarrago egitea ariketa.
Hemen aldiz, arazoak dituen atalekin mugitzen saiatuko da. Hala ere, ariketa honetan hainbat arazo izango ditu. Beraz, ariketa honetan laguntzaile bat edukitzea gomendatzen dugu hanka eta besoa ondo igotzeko.
- Erlaxazioa
– Nola egin: Haurrak erlaxatuta dauden bitartean, irakasleak agindutako atala lurretik altxatu behin eta berriz. Horregatik, haurra lurrean etzanda egon beharko du.
– Behar den materiala: ez da materialik behar.
– Ariketaren helburua: besoa eta hanka ondo igotzera ailegatzea.
Aurreko ariketak gertatu den bezala, arazoak dituen atalekin mugitzen saiatuko da. Hala ere, ariketa honetan hainbat arazo izango ditu. Beraz, berriz ere laguntzailea komenigarria izango litzateke.
- Irudiak
– Nola egin: taldeka jarriz, denen artean irudiak egiten saiatzea. Egingo diren irudiak, honako hauek izango dira: ( izarrak, hirukiak, laukiak … )
– Behar den materiala: ez da materialik behar.
– Ariketaren helburua: Ea ze talde den gai irudi horiek egiteko. Eta Maria integratua eta bere adinakoez lagunduta sentitzea.
Ariketa honetan, zailtasun gutxiago izango ditu eta bere motrizitatea landuz eta lagunengana hurbilduz, autonomia eskuratzen
joango da.
Ariketa hauek oso positiboak iruditzen zaizkigu eta gainera klase osoak egiteko modukoak dira. Beraz, esan bezala lagunduko diote bere urritasuna gainditzen joateko, bere klase-kideen antzerakoa sentitzeko eta integratua sentitzeko. Hala ere, ariketa hauek ez lukete ezertarako balioko ez bada egoten kanpo laguntza bat.
FUNDAZIOAK:
· Aspace(Bergara, Donostia…)
· Berriztu(Barakaldo)
· Kulunka(Gasteiz)
· Asociación Vizcaina de ayuda a los paralíticos cerebrales
· Zabaloetxe Goikoa( loiu)
BIDEOAK: